XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Pablo Gorosabel Gipuzkoako historiagile eta kronistaren lanetan ere, berak
Ijitoak sekula ez dira ondoko kulturetan asimilatu.
Gutxiengo baztertu bezala eta gehienetan indarkeria jasanez, ijitoen arrazak, inguruko ohitura eta hizkerak hartu eta bere-bere zituenekin nahastu izan ditu: beren hizkuntza den erromanierarekin; beren artisau-lanekin
Etengabe leku batetik bestera bertakoen ohituretara egokituz ibili direlako, eta gizarte analfabeto eta grafiarik gabea delako da ijitoen folklorea hain ugaria eta nahasia; gainera, aintzinatik orain arte gorde duten beren kontaketa eta kantutegi sail aberatsa ahoz aho pasatakoa da.
Jaungoikoa (Devel), demonioak (Mengeak), gizona (Rom), eta zortea (Baji) dira beren sinismenaren lau oinarriak; hauekin batera zaharrenganako begiramena, emandako hitza betetzea, semeekiko ardura eta toki sakratuekiko errespetua ere gorde beharreko balio funtsezkoak dira.
Hau dena tribuetan batzen diren familia edo klan handietan ematen da, guztien agintari buruzagi bat edukitzen dutelarik.
Espainian buruzagi honi